Maduixa
Gorria
Kaixo!
Sandra Clivillé naiz, Maduixa Gorria izenaren atzean dagoen artisaua. Lurrarekin kontaktua, naturarekiko errespetua eta eskuekin sortzea egon dira beti nire lanaren atzean eta sinistuta nago sorkuntzak ez duela mugarik. Horregatik saiatzen naiz egunez egun gauza berriak sortzen, naturak ematen digunetik abiatuta.
Artile mota ezberdinekin jolasean eskuz eta mimoz egindako lan ezberdinak sortzen ditut: arropak, zapatilak, botak, poltsak, alfonbrak, lanparak, lorontziak… Eta bururatzen zaizun beste edozer!
Latxa
artile
propioa
Nork dio latxa ardiaren artileak ez duela sorkuntzarako balio?
Artilearen ezaugarriengatik esaten zaie ardi latx, latz-latza delako. Hain zuzen ere, artile hori latza denez gero, ardiek hobeto jasaten dituzte euri hotza eta hezetasuna.
Latxaran artilea transformatzeko industriarik ez da mantendu Euskal Herrian eta artile horren erabilpena galtzen joan da urtetan zehar.
Latxak duen transformaziorako ahalmen hori berreskuratzen egiten dut lan. Izan ere, latxaren artileak ez du mugarik fibra gisa. Artalde propioa dugu eta haiek ematen duten artilea transformatuz elementu ezberdinak sortzen ditut: % 100 bertakoa.