Pribatutasun politika

Pribatutasuna

Arduraduna - Zein da datuen tratamenduaren arduraduna?

Nortasuna: Maduixa Gorria
Egoitza soziala: Ustatxo Iparra 20211 – Ataun (Gipuzkoa)
IFK: 46639112B
Telefonoa: 699 460 975
Posta elektronikoa: maduixagorria@gmail.com
Kontaktua: Sandra Clivillé Fernàndez
Domeinuaren izena: https://maduixagorria.eus/

Helburuak - Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datuak? 

2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren datu pertsonalen tratamenduari dagokienez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen duena betez, ematen dizkiguzun datuak ondorengo gaietarako erabiliko ditugu:

  • Plataformaren bidez egiten dituzun zerbitzuen kontratazio, fakturazio eta entregak kudeatu.
  • Aldizka, edozein medioren bitartez (telefonoa, posta, posta elektronikoa), Maduixa Gorria-ren zerbitzuekin erlazionatutako zerbitzu, ekitaldi eta berrien inguruko komunikazioak bidali, kontrakorik esan ezean edo erabiltzaileak bere baimena ezeztatu ezean.
  • Kontrakorik esan ezean edo erabiltzaileak bere baimena ezeztatu ezean, kontratatutako zerbitzuko sektorearekin zerikusia duen edo balio gehigarria duen  informazio komertzial eta/edo promozionala bidali.
  • Legez ezarritako betebeharrak betetzea eta kontratu betebeharrak betetzen direla bermatu, baita iruzurrik eman den ere.
  • Datuen lagatzea erakunde eta agintariei, betiere, lege eta erregelamendu-xedapenen arabera eskatzen badira.

Datuen kategoria - Zein datu tratatzen ditugu?

Aurretik aipatutako helburuetatik eratorrita, Maduixa Gorria-n ondorengo datuak kudeatzen ditugu:

  • Nortasun datuak.
  • Komunikazio elektronikoen metadatuak.
  • Informazio komertzialeko datuak. Erabiltzaileak hirugarren baten datuak emanez gero, horretarako baimena duela adierazten du eta klausula honetako informazioa jakinaraztera konprometitzen da Maduixa Gorria edozein arduratatik kanpo utziz.
  • Bestalde, Maduixa Gorria-k aurreko adierazpena egiaztatzeko pausoak eman ditzake, datuen babeseko legeadiarekin bat, beharrezko neurriak hartuz.

Legitimazioa - Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?

Helburu moduan gure jarduerarekin erlazionatutako zerbitzu, ekitaldi edo berrien inguruko aldizkako boletinak (newslettering) bidaltzean datuen tratamendua interesdunaren baimenean oinarritzen da, indarrean dagoen legearekin bat, tratamendu horiek egiteko berari eskatuta.
Gainera, eskaintzekin edo kolaborazioekin zerikusia duten datuak erabiltzeko legitimazioa bere datuak bidaltzen dituen erabiltzailearen baimenean oinarritzen da. Baimen hori edozein unetan ken daiteke, baina horrek eragina izan dezake egin nahi den komunikazio arinean eta prozesuak oztopoak ditzake.
Azkenik, datu horiek Maduixa Gorria-ri aplika dakizkiokeen legezko betebeharrak betetzeko erabili ahal izango dira.

 

Datu-kontserbazio iraupena - Zenbat denboran zehar gordetzen ditugu zure datuak?

Maduixa Gorria-k erabiltzaileen datu pertsonalak helburuak lortu arte bakarrik mantenduko ditu, erabiltzaileak kontrakorik esan ezean. Ondoren, beharrezkoa bada, legezko epeen barruan blokeatuta mantenduko ditu.

 

Hartzaileak - Zein hartzaileri bideratuko zaizkio zure datuak? 

Zure datuak Maduixa Gorria-ren hornitzaileei emateko eskubidea dute, esaterako, alojamendu-zerbitzuek, marketin-tresnek eta eduki-sistemek edo beste profesional batzuek, komunikazio hori arauz edo kontratatutako zerbitzuak gauzatzeko beharrezkoa denean.

Maduixa Gorria-k zerbitzuak ematen dizkion hornitzaile bakoitzarekin dagozkion aginduko tratamendu kontratuak sinatu ditu, hornitzaile horiek erabiltzailearen datuak indarrean dagoen legeadian ezarritakoaren arabera erabiliko dituztela bermatzeko.

Estatuko Segurtasun indarrei ere emateko aukera dago, legezko betebeharren bat egonez gero.

Banku eta entitate finantzarioek, zerbitzuak kobratzeko.

Jarduera sektorean eskumenak dituzten administrazio publikoek, arauak hori dioenean.

 

Informazioaren segurtasuna - Zein segurtasun neurri hartzen ditugu zure datuak zaintzeko?

Pribatutasun politika honetan jasotako tipologia ezberdinetako datuak ez galtzeko, manipulatzeko, zabaltzeko edo aldatzeko beharrezko segurtasun teknikak ezarriko dira.

  • Erabiltzailearen eta Maduixa Gorria-ren gailuen arteko komunikazioen enkriptatzea.
  • Maduixa Gorria-en zerbitzariaren informazioa enkriptatzea.
  • Hirugarrenak erabiltzailearen datuetara sartzea ekiditeko beste neurri batzuk.
  • Maduixa Gorria-k Europar Batasunetik kanpo dauden hornitzaileen zerbitzuak erabiltzen dituenean nazioarteko transferentzia horiek erregularizatu egiten dira Maduixa Gorriaren konpromisoaren arabera, erabiltzaileen datu pertsonalen babesa, osotasuna eta segurtasuna bermatzeko.

 

Eskubideak - Zeintzuk dira zure eskubideak zure datuak eman ondoren eta nola erabili ditzakezu?

Maduixa Gorria-n zugan eragina duten datu-pertsonalak erabiltzen ari garen jakiteko eskubidea daukazu.

Gainera, zure datu pertsonaletara sartzeko eskubidea duzu, baita zehaztugabeko datuen zuzenketa edo ezabatzea eskatzeko, besteak beste, datuak jasotako helburua ez den beste zerbaitetarako erabiltzen ari badira. Kasu batzuetan zure datu pertsonalen erabileraren muga eskatu dezakezu eta kasu horretan jarduerarako edo erreklamazioen defentsarako bakarrik gordeko ditu.

Egoera zehatz batzuetan eta zure egoera pertsonalarekin zerikusia duten kasuetan zure datuen erabileraren aurka egin dezakezu. Maduixa Gorria-k datuak erabiltzeari utziko dio, eta kasu horretan jarduerarako edo erreklamazioen defentsarako bakarrik gordeko ditu.

Hortaz gain, datuen eramangarritasun-eskubidea ere baliatu dezakezu, baita baimena edozein momentutan kendu ere, horrek baimena kendu aurretik izandako erabileran eraginik izan gabe.

Zure edozein eskubideren erabilera egin nahi baduzu idatzi maduixagorria@gmail.com helbidera.

Azkenik, zure datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako edozein erreklamaziorentzako Datuak Babesteko Espainiako Agentziara eta beste erakunde publikoetara jo dezakezu.

 

Pribatutasun politikaren moldaketak

Maduixa Gorria-ak Pribatutasun Politika hau edozein momentutan aldatu dezake; hala balitz, aldaerak webgunean argitaratuko lirateke. Nolanahi ere, Maduixa Gorria-ak  politika honetan erabiltzaileei eragiten dieten aldaketen berri emango du aldez aurretik, aldaketa horiek onar ditzaten.

Pribatutasun-politika hau 2018/12/27an eguneratu zen. Eskubide guztiak erreserbatuta.

Nahi izanez gero, gure Cookie-en politika ere kontsulta dezakezu.